6
SIM txartela
SIM (Subscriber Identity Module) txartelak,
operadorearengandik eskuratzen duzunak, zure
harpidetzari buruzko informazioa du. SIM txartela
sartu edo atera aurretik beti telefonoa itzali eta
kargagailua deskonektatu.
PIN kodea (SIM txartelaren
blokeoa)
PIN (Personal Identification Number) kodea SIM txartela
blokeatzeko kode bat da, zure harpidetza babesten du
baina ez telefonoa bera. Txartela blokeatuta badago, PIN
kodea idatzi beharko duzu telefonoa pizteko. PINaren
digitu bakoitza * gisa agertzen da, larrialdietarako zenbaki
bat izan ezean, 112 edo 911 esaterako. Larrialdietarako
zenbakietara PINik sartu gabe dei dezakezu.
Telefonotik atera aurretik zure kontaktuak SIM
txartelean gorde ditzakezu. Kontatuak telefonoaren
memorian ere gorde daitezke. Ikus Kontaktuak 17.
orrialdean.
Hiru aldiz PIN okerra idatziz gero, ondorengo mezua
azalduko da: PIN blokeatuta. Desblokeatzeko, sartu
sareko operadoreak eman dizun PUK kodea. SIM
txartela desblokeatzeko, zoaz Blokeoak atalera 34.
orrialdean.
This is the Internet version of the User's guide. © Print only for private use.